XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aburu ori, bide-modu ori larru gorritan ipintzen saiatuko naiz Yakin'en, itz zaillen artean. Asi naiz bialtzen Iztueta'tar Paulo'ri. Inportantzi geitxo ematen diozu filosofi orri.

Aipu horretan agindu bezala, urte berean eta Yakin-en, kupidarik gabe larrutuko du Txillardegiren Leartza gizarajoa.

Baina existentzialismoaren inguruko eztabaida 1957an lehertzen bait da, lehendik datorren arazoaren punta bila, goazen hara.

Iñaki Bastarrikak Orixe beneragarri eta Aitagoi jaunari ohore guztiak egiten zizkion zenbaki berean, Txillardegiren lehen nobela, Leturiaren egunkari ezkutua izenekoa, mailuak ingudea baino setatsuago kolpatu zuen alde guztietatik.

Gaia existentzialista joerakoa iruditzen zaio 52 Nortasun egin baten pentsaera umotua baiño, esistentzialista joerako nobelari asko irakurritako baten saioak iruditu zaizkidak ire burutapenak. Ez dikat onekin liburu au ire seme ez denik idaroki nai, filosofo-elergille oen kutsapena igan nabarmen somatzen dala baizik, 'eragileena' baitipat ("Txillardegi Jaunari", in: Jakin, 5 zk., 1957, 100 or.), kristau-moralaren nahiz etika naturalaren ikuspegitik zentsuragarria:

Onetzaz gaiñera, maitasuna, ezkontza, libertadea, aukerapena, ta bitan-edo azaltzen dukan Jainko orren irudi margul ori... Moral aldetik bakarrik ez, Etika natural aldetik ere etxekiat nola epaitu leizken....

Etxean harrotzeko hainbeste gai eduki eta 54 Bazegok gure errian bertan ikutugabeko naiko eleberri-gai ederrik asko. Nork bilduko ta eleberrituko zizkiguk? Murgil adi gure erriaren barne-arazoetan. Ez dituk nolanaikoak, ez zeukan kanpotik ezer ekartzen ibili beharrik 55 Gaiñera, nere ustez beintzat, gaiok ekarrizkoak baiño areago izan bear ditek etorrizkoak. Ekarria ez duk erreza, ongi ekartzen beintzat; etortasuna duk zailenik eta bearrenik, eta onetxen palta zekuskat nik ire idazti ontan (Ibid., 99-100 orr.).

Leturia egiazko gizon euskalduna baino gehiago, asmatutakoa dela uste du, norbaiti kopiatua.

Labur esanda: Bastarrikak koldarkeria gutxi erakusten digu Txillardegiren mezu berria ezezten.

Ez du nahi Europako haizeak fereka dezan Euskal Herriaren aurpegia.

Segidan, nobela kritikatzeari bertan behera utziz gero, haren euskararen batasunari buruzko eritziak garbitzera pasatzen da:

Euskera-arazoa joera batek edo bestek askatuko dulakoan al ago apika? Arkitu al duk joera ori? Arraio pola!, barreia zak lau aizetara! Etziguk, nere ustez, korapillotxo au joera batek edo bestek askatuko, asko ta ugari idazteak baiño.

Beraz, batasunaren arazoa alde batera utzi eta, Orixeren hura proposatsen du: Orixe jaunak senez diagonez, euskal-idazleok oraingoz bata besteen ikasle gaituk.

Iñaki Bastarrikaren kritika ausartari, batipat euskararen batasunari dagokion puntuan, Txillardegik oraindik beste gutun ausartago batekin erantzuten dio.

Zurikeriatan ibili gabe.

Onartzen du existentzialisten eraginik baduela 58 Esistentzialisten zerbait irakurria dudala ez dizut ukatuko. Lotsagarria al da bada? Bainan onek ez du ezer adierazten. Gaur Sartre, Unamuno edo Heidegger beñere ezagutu ez dituzten gazteak ere, gertuago daude alaz ere berengandik edozeñenengandik baiño. Mendearen guraso dira esistentzialistak, bai; baiña seme ere ez gutxiago (Txillardegi jaunaren erantzuna in: Jakin, 6 zk., 1958, 86 or.), baina ez inolaz ere bere Leturia fikziozko pertsonaia bat denik.